lunes, 5 de noviembre de 2012

Txoritokirako atea

Txoritokiaren proiekturako ez genuen kaiola itxi bat sortu nahi. Hegaztiak libreki sartu eta irten egingo diren sistema proiektatzea dugu helburu, txorien beharrei erantzungo dieten elementuekin hauek erakartzea lortuz.

Tokia, sarez inguratuta egongo da, baina aurretik komentatu moduan, sareak ez du zertan tela itxura izan, egitura gogorra ere izan daiteke! Hau oinarri hartuta, hegaztien sartu-irtenerako sare zabalago bat planteatzea okurritu zitzaigun: zuloz betetako egitura erraldoi batek emango dio irudia gure txoritokiari.

Asteburuan ideia desberdinen bila ibili ondoren, horrelakoa irudikatzen dut gure ideia, besteak beste Toyo Itoren hainbat obratan (ikus.1, 2, 3) oinarritzen dena.

0 comentarios:

Publicar un comentario