martes, 13 de noviembre de 2012

Karrera Amaierako Proiektuak

Gaur arratsaldean KAP-ak ikustera jeitsi gara. Aurkeztu diren proiektuen panelak aztertu ditugu ikastea/hobetzea falta zaizkigun aspektuen bila. Esan beharra dago ikusitako lanen aniztasuna handia dela, mota askotako panelak daude.

Lamina batzuek lehenengo begirada batekin proiektuaren nondik norakoak adierazten dituzte, egoki erabiltzen dituztelako sortutako materialen tamainen eta koloreen arteko proportzioak - hori izan da behintzat gure konklusioa. Beste batzuek berriz, ordena eta tamainak pixkat nahastean, ideia ez da argi azaltzen, orria goitik behera begiratu ondoren ulertzen dira hauen arteko batzuk. Proiektua aurkezteko konposizioak garrantzia berezia izango du beraz.

Proportzioei helduta, konturatu garen akats nabaria textu gehiegi sartzea da. Kontsideratzen dugu irudiz azal daitekeen kasuetan hitzak soberan daudela, nahiz eta batzuetan hau burutzea gauza konplexua den. Ohartu garen beste arazoa irudi/material gehiegi sartzen dela da. Zenbait panelek informazio gehiegi dute, guztia pilatuta, ezerk protagonismoa hartzen ez duelarik. 

Aipatzekoa da koerentzia behar dutela aurkezten diren elementu guztiek. Koloreen arteko erlazioak adierazten duena, letra motak lehenengo momentutik iradokitzen diguna, elementuak garrantziaren araberako sailkapena ...

Maketak lana aztertzeko beste gai garrantzitsua iruditu zaigu. Behar bada, panelen edukiari begiratu behar genion bakarrik, baina maketak aurrean izanda laminen ideia asko argitzen dira. Garrantzizkoa da, beraz, maketa argia egitea, ideia azalduko duen elementu fisikoa.

Laburbilduz, honako ondorio hauetara iritsi gara:
- Irudiz azaldu textua erabili beharrean.
- Aurkeztu nahi den materiala erabaki, esanguratsua dena.
- Laminaren konposizioari garrantzia eman.
- Kolore erlazioak, tipografiaren azterketa ... 
- Maketa garbiak egin, ideia argi azaltzen dutenak.

Zer daukagu ikasteko? 
Ondorio gisa aipatutako puntuak lantzen jarraitu behar dugu gure aurkezpenetan. Uste dut hasiak garela lan hauei heltzen, eta ondo ikusten dut neure burua aspektu askotan. Hala ere, badaude hain argi ez dauzkagun kontzeptu edo ezagutza batzuk: proiektuaren hastapenetan tokiak duen garrantziaz hitz eign ondoren, analisi konkreturik egiten ez dakigula konturatu gara. Sortuak ditugu jada egoera guztietan pasa beharreko "checklist" batzuen antzerakoak buruan, baina ez ditugu gure buruak azterketa sakonak egiteko prest ikusten. Behar bada, bertatik hasi beharko ginateke, hori baita edozein proiekturen hasiera...

0 comentarios:

Publicar un comentario