"Aurrekoak bota, berriak egiteko! Erabilera berriak, behar gehiago..."
Laburmetraiaren hasieran landa lurreko lana azaltzen da. Geldoa, pertsonala, eskulana nagusi. Biztanle batek konatzen honakoa kontatzen du: inoiz ez dugu hiria guk kontrala dezakeguna baino handiagoa egin, inoiz ez ditugu eremuak asko zabaldu...
Historiak demostratu duen moduan, filmean azaltzen den errealitateak buelta ematen du industria garaiari ekinez: progresua, kea, produkzioa, makinak, azkarra, automatizatua dira aipatzen diren hitz batzuk. Hizlariak honakoa ohikuatzen du halako batean: "Smoke makes prosperity, [...] all of the crowd, get the big money! [...] it's new, it's automatic!" Guztiak hobe funtzionatzen duelako ideia saltzen du. Diruaren prezentzia eta pertsonen mugimendua nagusi irudietan. "The wonder city, the windy city, the pasion city, the people city, people? yes, perhaps." Gizakia? Bai, behar bada. Kritika egiten du gizakiaren prezentzia gero eta txikiagoa da, gero eta garrantzia gutxiago, gero eta baliogabeago.
Laburmetraia honek industrializaziorako pasua azaltzen du, garai batean gertatu zena alegia. Gaur egun, ordea, hau gainditu dugu, eta etorkizun berri baten bila goaz. Apustu berriak egiten ditugu, amets berriak, utopiak eraikitzen ditugu erantzun bat topatzeko helburuarekin.
FREE estudioak hiri baten proposamena egiten du. Egia esan, interesgarria iruditzen zait, baina aurrekoak planteatzen zuen galdera dakart burura: "gizakia? bai, behar bada."
Ideiaren inguruko artikulu osoa, azalpen irudi askorekin honako helbidean: iturria.
0 comentarios:
Publicar un comentario