miércoles, 7 de noviembre de 2012

Auzo baratzeak

Bartzelonako Born auzoan baratze komunitario bat landatu dute plazaren erdian. Dirudienez, jaki enpresa handi batek barazki transgenikoen bidez tokikoak diren negozioak ixtera eraman ditu. Honen kontrako protesta ekologikoa da honako hau.


Ideia interesgarria iruditu zaigu esku tartean dugun proiekturako. Auzo baratzeak gure eraikinaren programazioaren parte izan daitezke. Baratze-lorategi funtzioa izango duen espazio honek auzokideen arteko harremanak lantzeko balio izango du, hauen arteko elkartrukeak bideratuz. 
Programa aurrera eramateko, bertan biziko diren lorazain-nekazariak beharrezkoak dira: hauek izango baitira gaiaren inguruan tailerrak eskainiko dituztenak. Honez gain, etxeko barazkien produkzio ekologikoa bultzatuko dute, beharrezkoa denean auzokideentzako argibideak emanez.

0 comentarios:

Publicar un comentario