lunes, 12 de noviembre de 2012

Fatxadaren azterketa

Proiektua garatzen joan garen einean, hasierako proposamen erraldoia sinplifikatzera jo dugu. Funtsean ideia bera da: Marsellarako puntu erreferente bat sortzea. 

Horretarako, eta hirigintza mailako ikuspegia landuz, garabia  fatxadaz inguratzea eta alboko eraikinekin erlazionatzea dugu helburuetako bat. Hasierako ideiari helduz, jorratuko dugun fatxadak izaera organikoa izango du, zuhaizti batek aurkezten duen antzekoa. Honen aurrean egindako azterketen ondorioetako bat lehenengo kasua baino geometrikoagoa, baina bigarren kasua baino organikoagoa egitea erabaki dugu, hau da, bien tarteko bat.

Lortutako hutsuneek trataera desberdinak jasoko dituzte. Alde batetik, txorien zein gizakiaren sarrera moduan erabiliko direnak daude. Bestalde, sarez itxitakoek textura desberdinak landuko dituzte fatxadan, barnera hedatzen direlarik hauetako batzuk.

0 comentarios:

Publicar un comentario