La Petite Basquaise

Balenciaga berokian oinarritutako aulkiaren proiektua

Conection proiektua

Eremu handi batean altuera desberdintasunak lotzeko bidea

Soka Loka Proiektua

Auzokidetza eta elkarlana oinarri dituen proiektu soziala

Le PANIER est vivant!

Auzorako kulturetxe berriaren proiektua.

Txoritokia

L'Auberge de la Forêt - Txoritokiko erakusketa gunea

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

lunes, 17 de diciembre de 2012

Empty insides

 
Espen Diertichson artistak egindako irudi dekonstruktibistak:
    

domingo, 9 de diciembre de 2012

Fete des Lumiéres - Lyon

Abenduaren 6tik 9ra ospatutako argiaren festa Lyonen, Frantzian.
Asko landu dira arkitekturaren argiztapenak, fatxaden gainean egindako proiekzio mugikorrak etab. Ospakizunaren informazio eta argazki gehiago hemen: info.



lunes, 3 de diciembre de 2012

Kultur Kutxa



Hasierako ideia moduan plaza osoa hartuko duen programa anitzeko kulturgune bat planteatu dugu. Guneak aurretik eskaintzen duena galdu gabe, eraikin garden bat eraikitzea da proposamena, La Charité ikusten delarik honen atzean. Espazio zabal honek hainbat ekintza jasoko ditu bere barnean. Kutxa amaitzeko hirira hurbiltzen den eraikin zurrunago eta baxuago bat kokatu dugu, bertan programazioaren beste zatia garatuko delarik. 


 


domingo, 2 de diciembre de 2012

La Maison de Flux

La Maixon de Flux
"Etxe bat. Ezaugarri bereziak dituen etxe bat: landarez osatutako pareta argiztatuz eraikia. Organikoak, barneko zuhaitzak bezala. Instalazioak soinu ugari emititzen ditu puntu desberdinetatik: arnasa, hitzak, onomatopeiak... etxeak bizia hartzen du hizketaldi baten bidez. Honela definitutako guneak babes zelula bilakatzen dira, gotorlekurako bisitariei ematen dieten ongietorri misteriotsuaz baliatuz. Erreflexiorako unea eskaintzen dute: giza habitat-a, habitat orokorra; experientzia sentsorial sakon batez baliatuz". Info

STADTRAUM - Braunschweig (Alemania)-n egindako experimentua da. Gure txoritokirako fatxada gogorarazi dit. Lortu nahi dugun efektura beste bide/baliabide batzuen bidez heltzen da. Kasu honetan kanpoan gertatzen dira ekintzak, pareta horien arteko espazio irekian: beraiek Flux Etxea deitu dioten kontzeptuaren barruan. Gurean ordea horrelako pareta bat izango da txoritoki osoa, eta barnera sartuko da bisitaria.


miércoles, 28 de noviembre de 2012

domingo, 25 de noviembre de 2012

The City by Mumford (1939)


"Aurrekoak bota, berriak egiteko! Erabilera berriak, behar gehiago..."
Laburmetraiaren hasieran landa lurreko lana azaltzen da. Geldoa, pertsonala, eskulana nagusi. Biztanle batek konatzen honakoa kontatzen du: inoiz ez dugu hiria guk kontrala dezakeguna baino handiagoa egin, inoiz ez ditugu eremuak asko zabaldu...

Historiak demostratu duen moduan, filmean azaltzen den errealitateak buelta ematen du industria garaiari ekinez: progresua, kea, produkzioa, makinak, azkarra, automatizatua dira aipatzen diren hitz batzuk. Hizlariak honakoa ohikuatzen du halako batean: "Smoke makes prosperity, [...] all of the crowd, get the big money! [...] it's new, it's automatic!" Guztiak hobe funtzionatzen duelako ideia saltzen du. Diruaren prezentzia eta pertsonen mugimendua nagusi irudietan. "The wonder city, the windy city, the pasion city, the people city, people? yes, perhaps." Gizakia? Bai, behar bada. Kritika egiten du gizakiaren prezentzia gero eta txikiagoa da, gero eta garrantzia gutxiago, gero eta baliogabeago.

FREE city by FREE (Fernando Romero)
Laburmetraia honek industrializaziorako pasua azaltzen du, garai batean gertatu zena alegia. Gaur egun, ordea, hau gainditu dugu, eta etorkizun berri baten bila goaz. Apustu berriak egiten ditugu, amets berriak, utopiak eraikitzen ditugu erantzun bat topatzeko helburuarekin.

FREE estudioak hiri baten proposamena egiten du. Egia esan, interesgarria iruditzen zait, baina aurrekoak planteatzen zuen galdera dakart burura: "gizakia? bai, behar bada." 
Ideiaren inguruko artikulu osoa, azalpen irudi askorekin honako helbidean: iturria.



sábado, 24 de noviembre de 2012

Taiwan Tower by Fujimoto/Fei&Cheng


Sou Fujimoto eta Fei&Cheng associates-ek egindako Taiwan Tower honek atentzioa deitu dit. Txoritokirako fatxada lau bat ari gara lantzen, eta honetatik barrura sare eta egiturak nahasiko ditugu. Fujimoto-k proiektu honetan egitura ez du bakarrik fatxadan uzten, barnera eramaten du, guztia betez. Tartean sortutako kono itxurako espazioa da ibilgarria ematen duena.

Hurrengo irudietan azaltzen den bezala, eraikina hainbat atalez osatuko da, honek jarraian agertzen den ideia bultzazen duelarik. Beraien azterketa batek dorreen bilakaera aurreikusi eta XXI. menderako proposamena aurreratzen dute. 

Iturriak:   AV proyectos 049 Towers // afasia blog
Arkitektoak:   Sou Fujimoto // Fei&Cheng associates
XX. eta XXI. mendeetako dorreen garapenaren azterketa interesgarria
Eraikinaren ideiaren azalpena
Info gehiago


jueves, 22 de noviembre de 2012

Pixel City II by Atelier Olschinsky



A set of 5 abstract and experimental digital illustrations 
by creative studio Atelier Olschinsky from Vienna, Austria.

Egiten duten material gehienek eraikin eta hiri imaginarioak
ekartzen dituzte burura. Lan interesgarria benetan.
Obra gehiago Atelier Olschinsky web gunean.
 

martes, 13 de noviembre de 2012

Karrera Amaierako Proiektuak

Gaur arratsaldean KAP-ak ikustera jeitsi gara. Aurkeztu diren proiektuen panelak aztertu ditugu ikastea/hobetzea falta zaizkigun aspektuen bila. Esan beharra dago ikusitako lanen aniztasuna handia dela, mota askotako panelak daude.

Lamina batzuek lehenengo begirada batekin proiektuaren nondik norakoak adierazten dituzte, egoki erabiltzen dituztelako sortutako materialen tamainen eta koloreen arteko proportzioak - hori izan da behintzat gure konklusioa. Beste batzuek berriz, ordena eta tamainak pixkat nahastean, ideia ez da argi azaltzen, orria goitik behera begiratu ondoren ulertzen dira hauen arteko batzuk. Proiektua aurkezteko konposizioak garrantzia berezia izango du beraz.

Proportzioei helduta, konturatu garen akats nabaria textu gehiegi sartzea da. Kontsideratzen dugu irudiz azal daitekeen kasuetan hitzak soberan daudela, nahiz eta batzuetan hau burutzea gauza konplexua den. Ohartu garen beste arazoa irudi/material gehiegi sartzen dela da. Zenbait panelek informazio gehiegi dute, guztia pilatuta, ezerk protagonismoa hartzen ez duelarik. 

Aipatzekoa da koerentzia behar dutela aurkezten diren elementu guztiek. Koloreen arteko erlazioak adierazten duena, letra motak lehenengo momentutik iradokitzen diguna, elementuak garrantziaren araberako sailkapena ...

Maketak lana aztertzeko beste gai garrantzitsua iruditu zaigu. Behar bada, panelen edukiari begiratu behar genion bakarrik, baina maketak aurrean izanda laminen ideia asko argitzen dira. Garrantzizkoa da, beraz, maketa argia egitea, ideia azalduko duen elementu fisikoa.

Laburbilduz, honako ondorio hauetara iritsi gara:
- Irudiz azaldu textua erabili beharrean.
- Aurkeztu nahi den materiala erabaki, esanguratsua dena.
- Laminaren konposizioari garrantzia eman.
- Kolore erlazioak, tipografiaren azterketa ... 
- Maketa garbiak egin, ideia argi azaltzen dutenak.

Zer daukagu ikasteko? 
Ondorio gisa aipatutako puntuak lantzen jarraitu behar dugu gure aurkezpenetan. Uste dut hasiak garela lan hauei heltzen, eta ondo ikusten dut neure burua aspektu askotan. Hala ere, badaude hain argi ez dauzkagun kontzeptu edo ezagutza batzuk: proiektuaren hastapenetan tokiak duen garrantziaz hitz eign ondoren, analisi konkreturik egiten ez dakigula konturatu gara. Sortuak ditugu jada egoera guztietan pasa beharreko "checklist" batzuen antzerakoak buruan, baina ez ditugu gure buruak azterketa sakonak egiteko prest ikusten. Behar bada, bertatik hasi beharko ginateke, hori baita edozein proiekturen hasiera...

lunes, 12 de noviembre de 2012

Fatxadaren azterketa

Proiektua garatzen joan garen einean, hasierako proposamen erraldoia sinplifikatzera jo dugu. Funtsean ideia bera da: Marsellarako puntu erreferente bat sortzea. 

Horretarako, eta hirigintza mailako ikuspegia landuz, garabia  fatxadaz inguratzea eta alboko eraikinekin erlazionatzea dugu helburuetako bat. Hasierako ideiari helduz, jorratuko dugun fatxadak izaera organikoa izango du, zuhaizti batek aurkezten duen antzekoa. Honen aurrean egindako azterketen ondorioetako bat lehenengo kasua baino geometrikoagoa, baina bigarren kasua baino organikoagoa egitea erabaki dugu, hau da, bien tarteko bat.

Lortutako hutsuneek trataera desberdinak jasoko dituzte. Alde batetik, txorien zein gizakiaren sarrera moduan erabiliko direnak daude. Bestalde, sarez itxitakoek textura desberdinak landuko dituzte fatxadan, barnera hedatzen direlarik hauetako batzuk.

domingo, 11 de noviembre de 2012

More façades!

Txoritokirako fatxadaren bila...

Edificio Vital eraikina by Wicona
              Barne egitura                                                                   Caja Vital Sedea - info

Info gehiago eraikinaren inguruan: Wicona Monografikoa

Bird's Nest (Beijing National Stadium) by Herzog & de Meuron




Mikimoto building by Toyo Ito
  Mikimoto building                                    Plantak                                          Ebaketak

                Eraikuntza sistema                                                    Argazkiak                                               Kanpoko azala

sábado, 10 de noviembre de 2012

Tod's by Toyo Ito

Txoritokirako fatxadaren bila...

Tod's by Toyo Ito

                               Hormigoi enkofratuak                                                              Eraikinaren ebaketa

Fatxadaren konposaketa prozesua








Iturria: Mimoleskinearquitectonico

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Auzo baratzeak

Bartzelonako Born auzoan baratze komunitario bat landatu dute plazaren erdian. Dirudienez, jaki enpresa handi batek barazki transgenikoen bidez tokikoak diren negozioak ixtera eraman ditu. Honen kontrako protesta ekologikoa da honako hau.


Ideia interesgarria iruditu zaigu esku tartean dugun proiekturako. Auzo baratzeak gure eraikinaren programazioaren parte izan daitezke. Baratze-lorategi funtzioa izango duen espazio honek auzokideen arteko harremanak lantzeko balio izango du, hauen arteko elkartrukeak bideratuz. 
Programa aurrera eramateko, bertan biziko diren lorazain-nekazariak beharrezkoak dira: hauek izango baitira gaiaren inguruan tailerrak eskainiko dituztenak. Honez gain, etxeko barazkien produkzio ekologikoa bultzatuko dute, beharrezkoa denean auzokideentzako argibideak emanez.

lunes, 5 de noviembre de 2012

Txoritokirako atea

Txoritokiaren proiekturako ez genuen kaiola itxi bat sortu nahi. Hegaztiak libreki sartu eta irten egingo diren sistema proiektatzea dugu helburu, txorien beharrei erantzungo dieten elementuekin hauek erakartzea lortuz.

Tokia, sarez inguratuta egongo da, baina aurretik komentatu moduan, sareak ez du zertan tela itxura izan, egitura gogorra ere izan daiteke! Hau oinarri hartuta, hegaztien sartu-irtenerako sare zabalago bat planteatzea okurritu zitzaigun: zuloz betetako egitura erraldoi batek emango dio irudia gure txoritokiari.

Asteburuan ideia desberdinen bila ibili ondoren, horrelakoa irudikatzen dut gure ideia, besteak beste Toyo Itoren hainbat obratan (ikus.1, 2, 3) oinarritzen dena.

domingo, 4 de noviembre de 2012

Incremental Housing Strategy

Filipe Balestra eta Sara Göransson arkitektoek prozesu informal batekin Bombay, India-ko etxebizitza xumeen erreabilitazioa planteatzen dute, guztia eraitsi eta berreraiki beharrean. 

Interesgarria da nola herritarrei beraiei ematen dieten aukera kokapenak eta antolatzeko moduak adosteko. Auzokideen laguntzarekin beharrei erantzungo diete tokiko arazoei.



Gure kasurako, ez da agian adibide onena. Hala ere, herriak eskatzen duenari aurre egiten dio arkitekto talde honek, proposamen xinpleak biztanleen partehartzea erraza egiten duelarik.