sábado, 16 de febrero de 2013

MonoEstudio, Candy Chang eta gizartea

Orain dela bi aste MonoEstudiokoen hitzaldia izan genuen. Gizartea eta hiriaren arteko erlazioei buruz aritu zitzaizkigun, pertsonen harremanak, hauen eta arkitekturaren artekoak ... Proiektu bat garatzerakoan forma hainbat faktorek ematen diotela azpimarratu zituzten. Diseinuak eta ekonomiak hartzen dute gaur egun leku garrantzitsuena, eta soziologo hauen ustean biztanlegoak ere badu zer esana prozesu guzti honetan. Hala, proiektu batek gizartearen beharrei erantzun beharko die. Estudio honek zera galdetzen du: zer gustatzen zait? zer behar dut? zer daukat?; beste aldetik guk nola erantzun diezaiokegu horri? zein da soluzioa?

Ubanized filmea ikusita Candy Chang kaleko artistara iritsi naiz. Zer egiten du emakume honek? Gizartea pentsatzen jartzen du. Iniziatiba honek "I Wish This Was" pegatinak zaharkitutako edo alde batera utzitako tokietan jartzea proposatzen du. Bigarren pausuak bertan bizi direnen interakzioa eskatzen du: errotulki batekin bakoitzak pentsatzen duena idatzi behar du "Hau zera izatea nahiko nuke..." Esperimentu honek zuzenki azaltzen ditu bertakoen nahiak eta beharrak. Ez al da interesgarria?

    

0 comentarios:

Publicar un comentario