

Ideia interesgarria iruditu zaigu esku tartean dugun proiekturako. Auzo baratzeak gure eraikinaren programazioaren parte izan daitezke. Baratze-lorategi funtzioa izango duen espazio honek auzokideen arteko harremanak lantzeko balio izango du, hauen arteko elkartrukeak bideratuz.
Programa aurrera eramateko, bertan biziko diren lorazain-nekazariak beharrezkoak dira: hauek izango baitira gaiaren inguruan tailerrak eskainiko dituztenak. Honez gain, etxeko barazkien produkzio ekologikoa bultzatuko dute, beharrezkoa denean auzokideentzako argibideak emanez.

0 comentarios:
Publicar un comentario