La Petite Basquaise

Balenciaga berokian oinarritutako aulkiaren proiektua

Conection proiektua

Eremu handi batean altuera desberdintasunak lotzeko bidea

Soka Loka Proiektua

Auzokidetza eta elkarlana oinarri dituen proiektu soziala

Le PANIER est vivant!

Auzorako kulturetxe berriaren proiektua.

Txoritokia

L'Auberge de la Forêt - Txoritokiko erakusketa gunea

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

lunes, 17 de diciembre de 2012

Empty insides

 
Espen Diertichson artistak egindako irudi dekonstruktibistak:
    

domingo, 9 de diciembre de 2012

Fete des Lumiéres - Lyon

Abenduaren 6tik 9ra ospatutako argiaren festa Lyonen, Frantzian.
Asko landu dira arkitekturaren argiztapenak, fatxaden gainean egindako proiekzio mugikorrak etab. Ospakizunaren informazio eta argazki gehiago hemen: info.



lunes, 3 de diciembre de 2012

Kultur Kutxa



Hasierako ideia moduan plaza osoa hartuko duen programa anitzeko kulturgune bat planteatu dugu. Guneak aurretik eskaintzen duena galdu gabe, eraikin garden bat eraikitzea da proposamena, La Charité ikusten delarik honen atzean. Espazio zabal honek hainbat ekintza jasoko ditu bere barnean. Kutxa amaitzeko hirira hurbiltzen den eraikin zurrunago eta baxuago bat kokatu dugu, bertan programazioaren beste zatia garatuko delarik. 


 


domingo, 2 de diciembre de 2012

La Maison de Flux

La Maixon de Flux
"Etxe bat. Ezaugarri bereziak dituen etxe bat: landarez osatutako pareta argiztatuz eraikia. Organikoak, barneko zuhaitzak bezala. Instalazioak soinu ugari emititzen ditu puntu desberdinetatik: arnasa, hitzak, onomatopeiak... etxeak bizia hartzen du hizketaldi baten bidez. Honela definitutako guneak babes zelula bilakatzen dira, gotorlekurako bisitariei ematen dieten ongietorri misteriotsuaz baliatuz. Erreflexiorako unea eskaintzen dute: giza habitat-a, habitat orokorra; experientzia sentsorial sakon batez baliatuz". Info

STADTRAUM - Braunschweig (Alemania)-n egindako experimentua da. Gure txoritokirako fatxada gogorarazi dit. Lortu nahi dugun efektura beste bide/baliabide batzuen bidez heltzen da. Kasu honetan kanpoan gertatzen dira ekintzak, pareta horien arteko espazio irekian: beraiek Flux Etxea deitu dioten kontzeptuaren barruan. Gurean ordea horrelako pareta bat izango da txoritoki osoa, eta barnera sartuko da bisitaria.