martes, 22 de enero de 2013

Centre Culturel Le Panier



Marsellako Le Panier auzoko kultur- guneko proiektuan hasieratik ezarritako baldintzak mantentzen dira, hala nola, alboko eraikinen profilak errespetatzea, geraaldi laburreko bisitariek ostatu hartzeko gunea, eta herritarrekiko harremana lantzeko espazio publikoagoak.

“LePANIER est vivant!” proposa- menak programa zabalagoa eskaintzen du. Aurretik esandakoaz gain liburutegi eta ordenagailu gunea; batzar areto ertaina (non ekitaldi desberdinak jaso daitezkeen, hitzaldiak adibidez); erakusketarako gune handia, plataforma berriaz gain eraikineko fatxadek eskaintzen dute aukera interesgarria; plaza osora zabaltzen den eszenatokia; aterpe berria sortuz merkatu eta brokanteen salerosketak bultzatuko dira; auzokideen artean landuko den baratza kolektiboa ... Kultur gune hau auzokoen eskariak bete ahal izateko erabilera anitzeko espazio ugariz osatuko da. 

Eraikuntza berriak ingurukoen kolaborazioa, lankidetza eta harre- man estutzea bilatzen du. Ikastaro, tailer zein beste ekintza ugari jorratuko dira.

Proiektatutako eraikinek auzoan inpaktu gehiegi ez egitea bilatzen dute. Proposatutako kanpo itxurak inguruko izaera  mantentzen du. Plazari eta barne espazioei dagokienez izaera organikoagoa duten elementuak erabili dira. Aurretik dauden bi zuhaitzak birlandatu dira, hauen kokapena pixkat aldatu delarik.

Sortutako hiru bolumenek plazarekiko eta auzoarekiko lotura lantzen dute, tarteko plaza norabide guztietara zabaltzen delarik. Proposatutako plataformak aurretiko plazaren jarraipen bisuala jorratzen du, nahiz eta honen azpitik pasua ahalbidetu.










Proiektua ondo ulertzeko Google Earth-ekin ikusteko aukera ematen dugu. Artxiboan klikatu, deskargatu eta zabaldu. Automatikoki programa zabalduko da eta proiektua bertan kokatuta egongo da. Inguruko eraikinekin lotura ikusteko 3D eraikinak aktibatu. Baliteke, bertsioen arabera, kokapena guztiz zehatza ez izatea.

0 comentarios:

Publicar un comentario