La Petite Basquaise

Balenciaga berokian oinarritutako aulkiaren proiektua

Conection proiektua

Eremu handi batean altuera desberdintasunak lotzeko bidea

Soka Loka Proiektua

Auzokidetza eta elkarlana oinarri dituen proiektu soziala

Le PANIER est vivant!

Auzorako kulturetxe berriaren proiektua.

Txoritokia

L'Auberge de la Forêt - Txoritokiko erakusketa gunea

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

Pabilioi flotagarria

Provence - Marsella 2013rako informazio pabilioiaren proposamena.

viernes, 31 de mayo de 2013

La Petite Basquaise - A Balenciaga Inspired Chair

Proiektuen lantegian aurten Balenciaga izan dugu hizpide. Kurtsoaren helburua moda diseinatzailearen soinekoetan oinarritutako aulkiak egitea izan da, eta azkenean badugu gure emaitza!

Lehendabiziko pausua garai antzekoko aulkiak aztertzea izan zen, eta George Nelson-en Coconut Chair egokitu zitzaigun.
Honen ostean Balenciagaren beroki baten azkerketa egin dugu. Trajeak dauzkan ezaugarriak, esentzia, formak etab. landu ditugu. Honekin batera bai trajeari eta bai gure aulkiari emango diogun izena pentsatu dugu, aurreko lanketaren ondoren.
Azken pausu moduan, berokian oinarritzen den aulkia egitea tokatu zaigu, maketetatik hasi eta 1:1 eskalako prototipora iritsi arte!

> Kotoi beltzezko otomanoz egindako berokia · C.Balenciaga · 1960
Horra egin genuen maketaren argazkia eta aurkezpen bideoa:



> La Petite Basquaise · Alex Arregui Leszczynska eta Ainhoa Loidi Andonegui · 2013
       "Gorputzaren formak estaltzen dituen linearen alaba gazteena dugu. Mendiak, natura, landa lurrak, eta baserriak oroimenean gordeta ditu, bere soinean euskal ondarea azaleratzen duelarik. Osatzen duten atalek norabidetasuna jasotzen dute, zuzentasuna eta malgutasuna bere baitan bilduz. Orokorrean simetrikoa izan arren, asimetria keinu batek bere izaera errotik aldatuko du. "



Sortzaileak bankua probatzen!

Balenciaga Ezartzen blogean aurki daitezke kurtsoan zehar egindako lanak eta emaitza aulki guztiak:
http://balenciagaezartzen.blogspot.com.es/

lunes, 27 de mayo de 2013

Conection proiektua


 Marsellan kokatzea

   Marseilla itsasora begiratzen duen  eta mendigune batez inguratuta dagoen anfiteatro natural batean kokatzen da. Baldintza hauek betidanik izan dute eragina hiriaren hazkundean, dauden lur lauak okupatu ondoren mendi magaletako eremu malkartsuetara jo behar izan zen, azken hauen eta lur lauen artean espazio bereziak sortuz.

   Hiri mailako espazio publiko garrantzitsuenetarikoa da hau, tamainagatik eta baita duen kokapen estrategikoagatik. Orain arte baztertuta egon den eremua birgaitu nahian espazioen arteko loturak proposatu dira.
 

   Kontzeptuak    

    Proiektuaren esentziak arkitektura ibilbidea du helburu. Sortutako egiturak arrapalaz lotuko ditu puntu guztiak, merkatal-gune ideiari uko eginez. Bertan komunikazio bertikal batek agintzen du, “eroslea” zuzenean nahi duen tokira eramanez. Kontzeptua, beraz,
elementu guztiak lotzen dituen
lokarria sortzea da.

 


 Proiektuaren nondik norakoak

    Proiektuak altuera diferentziak lotzeko helburua du. Kota desberdinetan dauden guneak batu nahi izan dira. Horretarako modulatutako elementuak erabili dira, espazio ezberdinen arrapala-lokarri bihurtuko direlarik. Honez gain, komertziora zein beste erabilera anitzetara bideratuta doazen nukleo itxiak egiteko aukera eskeintzen du.

    Aurrekariak aztertuta, tokiak baditu zenbait erabilera erakargarri: kaleak hainbat komertzio ditu, plaza handian petanka zein beste kirol batzuentzako eremua dago, gainaldean beste parke berde bat kokatzen da, eta azkenik alboko bulego eraikinak eskola ere badu bere baitan. Hauek guztiak maila, altuera, desberdinetan garatzen dira gaur egun.

    Erraz montatzeko proposamen honek lotura bermatzen du kota diferentziak saihestuz. Erabiliko den sistemak arrapala bidezko ibilbidea eskaintzen du oinezkoarentzat. Gainera eskaileraz osatuko da sarea, lotura soil batetik, mailak elkarkonektatuko dituen elementu bat bilakatuz. Alboko eraikinak dituen igogailuak ere aprobetxatuko dira.

    Plataforma hauen tateko espazioek izaera egokia hartzen dute hauek itxi eta guneak duen jarduera eskaintza zabaltzeko, nahiz eta irekita utziz gero ere funtzionamendu ona izan dezaketen.

 



Proiektu oina

Ebaketa isometrikoa

 .
 Eraikitze sitema
  
    Altzairuzko egitura oinarri izanda, zutabe eta habeak, panel mixto aurrefabrikatuak erabiliko dira gune zapalgarria eratzeko. Modulu karratu hau (3’5 x 3’5 m) formari eraldatzeko moztu egingo da tokira ekarri aurretik. Altzairuzko barne-egituraren gainean hormigoi isuriz egindako akabera sortuko da.
    Itxitura 3 panel motaz egingo da, hauen konbinaketa libreak emaitza oso desberdinak eman ditzakelarik.




Aurkeztutako lamina

viernes, 10 de mayo de 2013

relative eleganz

Jada plazaratu dira zinemaldiko kartel irabazleak!
Aurtengoan oso oso gertu ibili gara finalistetatik,
eskerrik asko familiari, lagunei, eta lagunen lagunei!
Guztion artean 1495 puntu lortu ditugu eta 12.postuan geratu gara, aurkeztutako ia 200etatik!
Mila esker guztion laguntzagatik!
Hor doa Zabaltegi sailerako aurkeztutako proposamena:
http://www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa/ccarteles_cartel.php?id=669


Hor dituzue ikusteko datorren urteko zinemaldian kaleetan egongo diren kartelak: http://www.sansebastianfestival.com/es/pagina.php?ap=1&id=3577

lunes, 29 de abril de 2013

Oinarrizko proiektua

Proiektuak altuera diferentziak lotzeko helburua du. Kota desberdinetan dauden guneak batu nahi izan dira. Horretarako modulatutako elementuak erabili dira, espazio ezberdinen arrapala-lokarri bihurtuko direlarik. Honez gain, komertziora zein beste erabilera anitzetara bideratuta doazen nukleko itxiak egiteko aukera eskeintzen du.


 


 

martes, 16 de abril de 2013

Soka Loka Proiektua

Soka Loka proiektuak auzokidetza eta elkarlana bultzatzen ditu. Soka eta heltze sistema xinple batek imajinazioak eman ditzakeen aukera amaigabeei erantzuna emango dio: kalea estaliko duten toldoak, haurrentzako jolaslekua prestatzea, proiekzioetarako pantailak etab. Auzokideek egunerokotasunean zein egun berezietan erabiltzeko helburua duen proiektua dugu. Kooperazioa, guztien arteko adostasuna eta bizikidetza izango dira emaitza efektiboen oinarri.

Planteamendua, zein modulazioa, bi eraikineko unitateak sortuz proiektatu da. Honela bi ataritik behin programa desberdinak eraman ahal izango dira, edo albokoekin ados jarritako jarduera zabalagoak prestatu.


 
Do It Yourself!
Proiektua ikusten zenuela beste ideiarik okurritu al zaizu? Bertako auzokide bazina zein proposamen gustatuko litzaizuke "eraikitzea"? Denon eskura utzi dugu kaleko modulo oso bat froga berriak egin ahal izateko! Animatu!


Maketaren argazkiak:



Gure entrega :)
Kaleko irudietan adierazten diren erabilera anitzak maketan zuzen zuzenean ikus daitezke garatuta.


sábado, 13 de abril de 2013

.


Noizbehinka gogoratu beharreko hitzak

miércoles, 3 de abril de 2013

Can we extract energy from wind?

Haizetik energia ateratzeko beste baliabide berri bat, arkitekturan ongi integra daitekeen asmakizuna. Bideoak berak oso ondo azaltzen du mekanismo berriaren erabilera. Mecanoo architects + TU delft taldeia aritu dira honen garapenean (info)
 
 

Stay Always Creative II - Air

Little Shining Man

Hegan egiten duten hiru dimentsioko kometa egiturak aztertu dituzte
Heater + Ivan Morrison-ek Sash Reading-en laguntzaz. (info)


The Opposite to all those things

Heather and Ivan Morrison (info)


Tomás Saraceno

Airean mantententzen diren globo egiturak. Peter Cook, Yona Friedman edo Buckminster Fuller bezalakoen jarraitzale den honek "utopia eraikigarria" bilatzen du. (info)
*aurreko baten ere aipatua





domingo, 31 de marzo de 2013

Stay Always Creat1ve - Paper architecture

Don Giovanni set design by Frank Gehry

Paper zimurrez egindako eszenatokia (info)


Built of books by Frank Halmans

Liburuen barnealdean ezkutatzen dena beste era batera interpretatzeko modu bat (info)


Paper architecture exhibition

Artista desberdinek paperez egindako eraikinen erakusketa Parisen (info)
Mathidle Nivet
"Earth Catcher" by Beatrice Coron
"aviary" by Stephanie Beck

"neighborhood arrangement #2: maze" by Stephanie Beck
by Ingrid Siliakus
"the short distance between time and shawdow" P. Callesen