lunes, 27 de mayo de 2013

Conection proiektua


 Marsellan kokatzea

   Marseilla itsasora begiratzen duen  eta mendigune batez inguratuta dagoen anfiteatro natural batean kokatzen da. Baldintza hauek betidanik izan dute eragina hiriaren hazkundean, dauden lur lauak okupatu ondoren mendi magaletako eremu malkartsuetara jo behar izan zen, azken hauen eta lur lauen artean espazio bereziak sortuz.

   Hiri mailako espazio publiko garrantzitsuenetarikoa da hau, tamainagatik eta baita duen kokapen estrategikoagatik. Orain arte baztertuta egon den eremua birgaitu nahian espazioen arteko loturak proposatu dira.
 

   Kontzeptuak    

    Proiektuaren esentziak arkitektura ibilbidea du helburu. Sortutako egiturak arrapalaz lotuko ditu puntu guztiak, merkatal-gune ideiari uko eginez. Bertan komunikazio bertikal batek agintzen du, “eroslea” zuzenean nahi duen tokira eramanez. Kontzeptua, beraz,
elementu guztiak lotzen dituen
lokarria sortzea da.

 


 Proiektuaren nondik norakoak

    Proiektuak altuera diferentziak lotzeko helburua du. Kota desberdinetan dauden guneak batu nahi izan dira. Horretarako modulatutako elementuak erabili dira, espazio ezberdinen arrapala-lokarri bihurtuko direlarik. Honez gain, komertziora zein beste erabilera anitzetara bideratuta doazen nukleo itxiak egiteko aukera eskeintzen du.

    Aurrekariak aztertuta, tokiak baditu zenbait erabilera erakargarri: kaleak hainbat komertzio ditu, plaza handian petanka zein beste kirol batzuentzako eremua dago, gainaldean beste parke berde bat kokatzen da, eta azkenik alboko bulego eraikinak eskola ere badu bere baitan. Hauek guztiak maila, altuera, desberdinetan garatzen dira gaur egun.

    Erraz montatzeko proposamen honek lotura bermatzen du kota diferentziak saihestuz. Erabiliko den sistemak arrapala bidezko ibilbidea eskaintzen du oinezkoarentzat. Gainera eskaileraz osatuko da sarea, lotura soil batetik, mailak elkarkonektatuko dituen elementu bat bilakatuz. Alboko eraikinak dituen igogailuak ere aprobetxatuko dira.

    Plataforma hauen tateko espazioek izaera egokia hartzen dute hauek itxi eta guneak duen jarduera eskaintza zabaltzeko, nahiz eta irekita utziz gero ere funtzionamendu ona izan dezaketen.

 



Proiektu oina

Ebaketa isometrikoa

 .
 Eraikitze sitema
  
    Altzairuzko egitura oinarri izanda, zutabe eta habeak, panel mixto aurrefabrikatuak erabiliko dira gune zapalgarria eratzeko. Modulu karratu hau (3’5 x 3’5 m) formari eraldatzeko moztu egingo da tokira ekarri aurretik. Altzairuzko barne-egituraren gainean hormigoi isuriz egindako akabera sortuko da.
    Itxitura 3 panel motaz egingo da, hauen konbinaketa libreak emaitza oso desberdinak eman ditzakelarik.




Aurkeztutako lamina

0 comentarios:

Publicar un comentario