Espen Diertichson artistak egindako irudi dekonstruktibistak:
lunes, 17 de diciembre de 2012
domingo, 9 de diciembre de 2012
Fete des Lumiéres - Lyon
Abenduaren 6tik 9ra ospatutako argiaren festa Lyonen, Frantzian.
Asko landu dira arkitekturaren argiztapenak, fatxaden gainean egindako proiekzio mugikorrak etab. Ospakizunaren informazio eta argazki gehiago hemen: info.
Asko landu dira arkitekturaren argiztapenak, fatxaden gainean egindako proiekzio mugikorrak etab. Ospakizunaren informazio eta argazki gehiago hemen: info.
lunes, 3 de diciembre de 2012
Kultur Kutxa
Hasierako ideia moduan plaza osoa hartuko duen programa anitzeko kulturgune bat planteatu dugu. Guneak aurretik eskaintzen duena galdu gabe, eraikin garden bat eraikitzea da proposamena, La Charité ikusten delarik honen atzean. Espazio zabal honek hainbat ekintza jasoko ditu bere barnean. Kutxa amaitzeko hirira hurbiltzen den eraikin zurrunago eta baxuago bat
kokatu dugu, bertan programazioaren beste zatia garatuko delarik.
domingo, 2 de diciembre de 2012
La Maison de Flux
La Maixon de Flux |
"Etxe bat. Ezaugarri bereziak dituen etxe bat: landarez osatutako pareta argiztatuz eraikia. Organikoak, barneko zuhaitzak bezala. Instalazioak soinu ugari emititzen ditu puntu desberdinetatik: arnasa, hitzak, onomatopeiak... etxeak bizia hartzen du hizketaldi baten bidez. Honela definitutako guneak babes zelula bilakatzen dira, gotorlekurako bisitariei ematen dieten ongietorri misteriotsuaz baliatuz. Erreflexiorako unea eskaintzen dute: giza habitat-a, habitat orokorra; experientzia sentsorial sakon batez baliatuz". Info
STADTRAUM - Braunschweig (Alemania)-n egindako experimentua da. Gure txoritokirako fatxada gogorarazi dit. Lortu nahi dugun efektura beste bide/baliabide batzuen bidez heltzen da. Kasu honetan kanpoan gertatzen dira ekintzak, pareta horien arteko espazio irekian: beraiek Flux Etxea deitu dioten kontzeptuaren barruan. Gurean ordea horrelako pareta bat izango da txoritoki osoa, eta barnera sartuko da bisitaria.