La Maixon de Flux |
"Etxe bat. Ezaugarri bereziak dituen etxe bat: landarez osatutako pareta argiztatuz eraikia. Organikoak, barneko zuhaitzak bezala. Instalazioak soinu ugari emititzen ditu puntu desberdinetatik: arnasa, hitzak, onomatopeiak... etxeak bizia hartzen du hizketaldi baten bidez. Honela definitutako guneak babes zelula bilakatzen dira, gotorlekurako bisitariei ematen dieten ongietorri misteriotsuaz baliatuz. Erreflexiorako unea eskaintzen dute: giza habitat-a, habitat orokorra; experientzia sentsorial sakon batez baliatuz". Info
STADTRAUM - Braunschweig (Alemania)-n egindako experimentua da. Gure txoritokirako fatxada gogorarazi dit. Lortu nahi dugun efektura beste bide/baliabide batzuen bidez heltzen da. Kasu honetan kanpoan gertatzen dira ekintzak, pareta horien arteko espazio irekian: beraiek Flux Etxea deitu dioten kontzeptuaren barruan. Gurean ordea horrelako pareta bat izango da txoritoki osoa, eta barnera sartuko da bisitaria.
0 comentarios:
Publicar un comentario