Marsellako lehen proiektu honetarako sei lan-talde elkartu gara. Gure helburua Marsellak historian zehar izan duen itsasoarekiko lotura erakustea izango da. Horretarako hiriarentzat esanguratsuak izan diren gaiak jorratuko ditugu, itsasotik ibilbide bat sortuz. Arkitektura flotante batek, sei gai hauek itsasoarekin duten harremana azpimarratuko du.
Aukeratutako gaiak honakoak
dira;
1 - Ontziralekua eta informazio puntua
2 - Hiriaren historia
3 - Marsella eta itsasoaren arteko lotura
4 - Errepresentazio kulturalak
5 - Marsellako gastronomia
6 - Marsellaren etorkizuna, Marsella 2013 Hiri Kulturala.
Plataforma bakoitza hiriko gune
desberdin baten kokatuta egongo da. Lehenengo plataformatik (informazio
puntutik) irtengo den itsasontzi batek plataforma guztietara eramango
gaitu, itsas-ibilbide bat sortuz.
Banatuta egon arren,
erakusketa amankomun bat eratzeko aukera ematen dute.
Proektuari bateratasuna emateko, baldintza batzuk ezarri ditugu denontzako;
- Oinarriaren forma eta neurria denontzako berdina.
- Elkarren artean lotzeko sistema berdina.
- Plataformaren egitura eta material komunak.
Dena den, bakarkako proiektua malguagoa izan
dadin, ez da eraikinetan formaren baldintzarik ezarri.
Marsella 2013 hiri kulturalerako proposatutako
ibilbidea barnealdetik proposatzen dela ikusita, gure proiektu honekin,
Marsellak historian zehar itsasoarekin izan duen erlazio estua azpimarratu nahi
izan da, bigarren ibilbide bat proposatuz; itsas ibilbidea.
Proiektua 2013-ko hiri kulturalerako
pentsatuta dagoenez, behin hau pasata, proiektua beste toki batera eramateko
aukera eskaintzen da, hondakinik gabe, 2013ko hiri kulturalean itsas-esposaketa
honen oroimena bakarrik utziz.
0 comentarios:
Publicar un comentario