martes, 26 de marzo de 2013
sábado, 16 de marzo de 2013
In-Closure by ABF
Estatu batuetako Seatle hirigunean egindako interbentzio interesgarria aurkezten dute ABFkoek. Beste hirigune batzuetara transportatu daitekeen proposamena iruditzen zait.
Lehendabiziko pentsatu beharrekoa: arkitektura ikonikoa inguruan bai? beste ikono bat sortu nahi dugu?
Planteamendu jasangarri honek gune berdeak sortzea eta denborarekin hedatzea du helburu, interbentzio eremua inguratzen duten kutxak eraikiz. Guztia deskribatu beharrean, hor doa bideoa, oso ondo azaltzen baita zein den proiektuaren funtsa:
Lehendabiziko pentsatu beharrekoa: arkitektura ikonikoa inguruan bai? beste ikono bat sortu nahi dugu?
Planteamendu jasangarri honek gune berdeak sortzea eta denborarekin hedatzea du helburu, interbentzio eremua inguratzen duten kutxak eraikiz. Guztia deskribatu beharrean, hor doa bideoa, oso ondo azaltzen baita zein den proiektuaren funtsa:
viernes, 8 de marzo de 2013
Marseille Vieux Port by Foster&Partners
Horra Foster&Partners-ek egindako estalkia Marseillan. Gure lehenengo proiektuarekin konparatuz, erabilera desberdinak ahalbidetuko ditu, zabalagoa eta malguagoa da, baina ez dakit noraino den erabilgarria urrunetik portu zaharreko bistak kentzen dituen elementu hau. Ikonikoa besterik ez ote?
Info gehiago: http://www.fosterandpartners.com/projects/marseille-vieux-port/
Info gehiago: http://www.fosterandpartners.com/projects/marseille-vieux-port/
lunes, 4 de marzo de 2013
martes, 26 de febrero de 2013
sábado, 16 de febrero de 2013
MonoEstudio, Candy Chang eta gizartea
Orain dela bi aste MonoEstudiokoen hitzaldia izan genuen. Gizartea eta hiriaren arteko erlazioei buruz aritu zitzaizkigun, pertsonen harremanak, hauen eta arkitekturaren artekoak ... Proiektu bat garatzerakoan forma hainbat faktorek ematen diotela azpimarratu zituzten. Diseinuak eta ekonomiak hartzen dute gaur egun leku garrantzitsuena, eta soziologo hauen ustean biztanlegoak ere badu zer esana prozesu guzti honetan. Hala, proiektu batek gizartearen beharrei erantzun beharko die. Estudio honek zera galdetzen du: zer gustatzen zait? zer behar dut? zer daukat?; beste aldetik guk nola erantzun diezaiokegu horri? zein da soluzioa?
Ubanized filmea ikusita Candy Chang kaleko artistara iritsi naiz. Zer egiten du emakume honek? Gizartea pentsatzen jartzen du. Iniziatiba honek "I Wish This Was" pegatinak zaharkitutako edo alde batera utzitako tokietan jartzea proposatzen du. Bigarren pausuak bertan bizi direnen interakzioa eskatzen du: errotulki batekin bakoitzak pentsatzen duena idatzi behar du "Hau zera izatea nahiko nuke..." Esperimentu honek zuzenki azaltzen ditu bertakoen nahiak eta beharrak. Ez al da interesgarria?
Ubanized filmea ikusita Candy Chang kaleko artistara iritsi naiz. Zer egiten du emakume honek? Gizartea pentsatzen jartzen du. Iniziatiba honek "I Wish This Was" pegatinak zaharkitutako edo alde batera utzitako tokietan jartzea proposatzen du. Bigarren pausuak bertan bizi direnen interakzioa eskatzen du: errotulki batekin bakoitzak pentsatzen duena idatzi behar du "Hau zera izatea nahiko nuke..." Esperimentu honek zuzenki azaltzen ditu bertakoen nahiak eta beharrak. Ez al da interesgarria?
Urbanized (2011) by Gary Hustwit
Hirigintza, hiria, eta hiritarrak, pertsonak alegia, hizpide duen dokumental interesgarria. Nola garatu dira gauzak orain arte? Eta emendik aurrerakoak? Zein da jarraibidea? Ba al dago gaur egun etorkizunera begiratzen duen irtenbiderik?
XXI. medean sortzen/hazten ari diren hiriek XX. medekoak dituzte erreferentzia moduan. Behar bada, ez da hori oinarri ona. Hurrengo pausuak nola egigo diren kontzeptuan dago gakoa, ideia berritzaile bat behar da, mende berrirako eredugarri bilakatuko den ideia bat.
Gary Hustwit: aurretik ikusitako Objectified dokumentalaren zuzendari berarena da, "Design Trilogy" proiektuaren arduraduna.
jueves, 7 de febrero de 2013
Porous City
MVRDV eta The Why Factory (T?F) estudioen arteko elkarlanak hiri dentsitate "europearra" du aztergai. Proposamena etxeorratz porotsuak egitean dago. Lego piezes osatutako 3 metroko maketek hitzaldi eta kongresu desberdinetako ondorioak plazaratzen dituzte, etorkizunera begira jarrita etxebizitzaren (eta orokorrean eraikinen) itxuraren irudia dira.
Info iturria
martes, 5 de febrero de 2013
Floriade 2022 - Almere
![]() |
| Osotasunaren irudia - MVRDV - afasiaarq blog |
Taldeak hiriaren handitze bizigarri moduan planteatzen du expo-a, ez gune tenporal bezala. Helburua orain arte egin diren erakusketen %300ean berdeguneen handitzea da.
Planteamendu honek etxebizitzak, unibertsitatea, hotelak, espazio publikoak, erabilera anitzerako tokiak eta beste hainbat elementu jasotzen ditu. Pieza bereziak diseinatu dituzte oin planoan modu ordenatuan kokatuko dituztenak:
![]() |
| Piezak - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
![]() |
| Oina, sistemak eta ibilbideak - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
![]() |
| Dagoen tokia > Zatikatzea > Bideak > Eraikinak/Begetazioa > Guztia batera - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
![]() |
| Maketa - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
martes, 22 de enero de 2013
Centre Culturel Le Panier
Marsellako Le Panier auzoko kultur- guneko proiektuan hasieratik ezarritako baldintzak mantentzen dira, hala nola, alboko eraikinen profilak errespetatzea, geraaldi laburreko bisitariek ostatu hartzeko gunea, eta herritarrekiko harremana lantzeko espazio publikoagoak.
“LePANIER est vivant!” proposa- menak programa zabalagoa eskaintzen du. Aurretik esandakoaz gain liburutegi eta ordenagailu gunea; batzar areto ertaina (non ekitaldi desberdinak jaso daitezkeen, hitzaldiak adibidez); erakusketarako gune handia, plataforma berriaz gain eraikineko fatxadek eskaintzen dute aukera interesgarria; plaza osora zabaltzen den eszenatokia; aterpe berria sortuz merkatu eta brokanteen salerosketak bultzatuko dira; auzokideen artean landuko den baratza kolektiboa ... Kultur gune hau auzokoen eskariak bete ahal izateko erabilera anitzeko espazio ugariz osatuko da.
Eraikuntza berriak ingurukoen kolaborazioa, lankidetza eta harre- man estutzea bilatzen du. Ikastaro, tailer zein beste ekintza ugari jorratuko dira.
Sortutako hiru bolumenek plazarekiko eta auzoarekiko lotura lantzen dute, tarteko plaza norabide guztietara zabaltzen delarik. Proposatutako plataformak aurretiko plazaren jarraipen bisuala jorratzen du, nahiz eta honen azpitik pasua ahalbidetu.
Proiektua ondo ulertzeko Google Earth-ekin ikusteko aukera ematen dugu. Artxiboan klikatu, deskargatu eta zabaldu. Automatikoki programa zabalduko da eta proiektua bertan kokatuta egongo da. Inguruko eraikinekin lotura ikusteko 3D eraikinak aktibatu. Baliteke, bertsioen arabera, kokapena guztiz zehatza ez izatea.














.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)















.jpg)
.jpg)


.png)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)





