Sokak eta telak oinarri hartuta, sor daitezkeen forma eta funtzioak aztertu ditugu.
martes, 26 de febrero de 2013
sábado, 16 de febrero de 2013
MonoEstudio, Candy Chang eta gizartea
Orain dela bi aste MonoEstudiokoen hitzaldia izan genuen. Gizartea eta hiriaren arteko erlazioei buruz aritu zitzaizkigun, pertsonen harremanak, hauen eta arkitekturaren artekoak ... Proiektu bat garatzerakoan forma hainbat faktorek ematen diotela azpimarratu zituzten. Diseinuak eta ekonomiak hartzen dute gaur egun leku garrantzitsuena, eta soziologo hauen ustean biztanlegoak ere badu zer esana prozesu guzti honetan. Hala, proiektu batek gizartearen beharrei erantzun beharko die. Estudio honek zera galdetzen du: zer gustatzen zait? zer behar dut? zer daukat?; beste aldetik guk nola erantzun diezaiokegu horri? zein da soluzioa?
Ubanized filmea ikusita Candy Chang kaleko artistara iritsi naiz. Zer egiten du emakume honek? Gizartea pentsatzen jartzen du. Iniziatiba honek "I Wish This Was" pegatinak zaharkitutako edo alde batera utzitako tokietan jartzea proposatzen du. Bigarren pausuak bertan bizi direnen interakzioa eskatzen du: errotulki batekin bakoitzak pentsatzen duena idatzi behar du "Hau zera izatea nahiko nuke..." Esperimentu honek zuzenki azaltzen ditu bertakoen nahiak eta beharrak. Ez al da interesgarria?
Ubanized filmea ikusita Candy Chang kaleko artistara iritsi naiz. Zer egiten du emakume honek? Gizartea pentsatzen jartzen du. Iniziatiba honek "I Wish This Was" pegatinak zaharkitutako edo alde batera utzitako tokietan jartzea proposatzen du. Bigarren pausuak bertan bizi direnen interakzioa eskatzen du: errotulki batekin bakoitzak pentsatzen duena idatzi behar du "Hau zera izatea nahiko nuke..." Esperimentu honek zuzenki azaltzen ditu bertakoen nahiak eta beharrak. Ez al da interesgarria?
Urbanized (2011) by Gary Hustwit
Hirigintza, hiria, eta hiritarrak, pertsonak alegia, hizpide duen dokumental interesgarria. Nola garatu dira gauzak orain arte? Eta emendik aurrerakoak? Zein da jarraibidea? Ba al dago gaur egun etorkizunera begiratzen duen irtenbiderik?
XXI. medean sortzen/hazten ari diren hiriek XX. medekoak dituzte erreferentzia moduan. Behar bada, ez da hori oinarri ona. Hurrengo pausuak nola egigo diren kontzeptuan dago gakoa, ideia berritzaile bat behar da, mende berrirako eredugarri bilakatuko den ideia bat.
Gary Hustwit: aurretik ikusitako Objectified dokumentalaren zuzendari berarena da, "Design Trilogy" proiektuaren arduraduna.
jueves, 7 de febrero de 2013
Porous City
MVRDV eta The Why Factory (T?F) estudioen arteko elkarlanak hiri dentsitate "europearra" du aztergai. Proposamena etxeorratz porotsuak egitean dago. Lego piezes osatutako 3 metroko maketek hitzaldi eta kongresu desberdinetako ondorioak plazaratzen dituzte, etorkizunera begira jarrita etxebizitzaren (eta orokorrean eraikinen) itxuraren irudia dira.
Info iturria
martes, 5 de febrero de 2013
Floriade 2022 - Almere
Osotasunaren irudia - MVRDV - afasiaarq blog |
Taldeak hiriaren handitze bizigarri moduan planteatzen du expo-a, ez gune tenporal bezala. Helburua orain arte egin diren erakusketen %300ean berdeguneen handitzea da.
Planteamendu honek etxebizitzak, unibertsitatea, hotelak, espazio publikoak, erabilera anitzerako tokiak eta beste hainbat elementu jasotzen ditu. Pieza bereziak diseinatu dituzte oin planoan modu ordenatuan kokatuko dituztenak:
Piezak - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
Oina, sistemak eta ibilbideak - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
Dagoen tokia > Zatikatzea > Bideak > Eraikinak/Begetazioa > Guztia batera - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |
Maketa - MVRDV - AV Proyectos #54zkia. |