lunes, 7 de enero de 2013

L'Auberge de la FORÊT

L’Auberge de la Forêt proiektuak Marseillarako puntu erreferente moduan funtzionatzen du. Portu inguruko gune bat berrirakurtzen du, egun dagoen parkeari izaera indartsuagoa ematen diolarik. Atal desberdinez osatzen da Txoritokia, inguruko hegaztiak ikusteko eta hauei buruzko informazioa eskuratzeko aukeraz gain, hiri osorako begiratokia du goialdean: portu zaharra, gaztelua etab. 

TOKIA
Emandako guneak eskaintzen duen izaera aniztasuna ikusita txoriak erakarriko dituzten elementuak bilatu dira kokapena erabakitzeko. Horretarako bertako hegaztiek behar dituzten kondizioak aztertu direlarik. Berdegunearen presentziak zuhaitzak landatzeko aukera luzatzen du, azpitik bidea pasatzen ez den tokietan. Itsasoarekiko eta arrokekiko hurbiltasunak ere laguntzen du osotasun egokia lortzen.
NORABIDEA
Proiektuak inguruko eraikinen alineazioa darabil norabidea ezartzeko. Marseilla puntu altuago batetik ikusteko aukera emateaz gain, hurbil dagoen elizak duen balkoiko ikuspegiak ez ditu oztopatuko txoritokiak.


GUNEAK
Jadanik dagoen petankarako azalera mantentzen da, inguruan belar guneak landatu direlarik. Kale altueran dagoen parkeak jarraitasuna du Txoritoki barnean. Berdeguneek sartu irtenak dituzte modu organikoan. Fatxadak airean sortzen duen lerro zuzena zoladuraren aldaketaren bidez islatuko da plazako pabimentu zurrunarekin kontrastean legarra jarriko delarik perimetroan. Altuera desberdintasunak korten altzairuaz babestuko dira, elementu berak alboko kaletik pasatzen diren kotxeen zarata isolatuko dituelarik.  

Eskailerak eta bi igogailuk konektatuko dituzte parke maila eta altueran kokatutako guneak. Lehenengo geltokiak eremu osorako begiratokia eskaintzen du. Bigarren solairuak kabi handi baten errepresentazioa egiten du: hiru alboetako paretetako zulotxoen bidez kanpoaldean kokatutako habiak ikusteko aukera ematen du; gainaldean lastoz estalitako beirateak argitasun izpiak sartzen utziko ditu, txoriak ere ikusten direlarik. Hall nagusian informazio gunea dago, non guztiari buruzko liburukiak eta oroigarriak eskura daitezkeen. Albo batera komunak eta biltegia ezarri dira, beste albora igota erakusketa tenporalak bisitatzeaz gain Marseillarako bistaz goza daiteke gela amaieran kokatutako leihate handi batetik. 

EGITURA
Garabiak sostengatzen duen kutxa erraldoia da proiektuaren funtsa. Darabilen fatxadak modulazio jakin bat jarraitzen du zuhaitz-baso formak ondo lotzeko. Altzairuzko egitura aluminioz estali da enbor eta adarrak osatzeko. Guztia azpian lotuko duen gerriko bat izateaz gain tentsoreak planteatu dira barnealdean, txorientzako egoteko kable moduan funtzionatuko dutenak. 
      Fatxadako zabalguneak estaltzeko sareak erabili dira, barruko distribuzioari erreparatuz azal konpaktuagoak, itxiagoak, edo irekiagoak lortuz.  Gauerako argiztapen fokuek egitura barnean dute lekua, fatxada eta inguruko partea argiztatzen balio dutelarik.
 Alde laburreko egitura zatia kargatuagoa egongo da pisua sortzeko eta eraikin osoa orekatzeko. Horretarako altzairu gehiagoz osatuko dira atzealdeko enbor eta adarrak.

0 comentarios:

Publicar un comentario