Pabilioi flotagarrien proiektua aurrera eramateko 6 talde batu gara, aurreko batean azaldu dugun moduan, Marsella-Provence 2013 programa itsasoz borobiltzeko. Pabilioiak separatuta egongo badira ere, noizbehinkako ekitaldi garrantzitsuak egin ahal izateko hauen arteko lotura landu nahi izan dugu. Horretarako hexagono onarria eta hauen arteko batzeko modua sortu dugu.
Informazio pabilioia 2 egitura nagusiz osatzen da: estalki-egitura eta plataforma-egitura.
Bi elementu hauek erabilita guztia soluzionatzea da gure helburua, horretarako egin behar
diren modifikazioak egingo ditugularik. Momentuz pabilioi barruan egingo diren ekintza eta
guneak zehaztu ditugu: informazioa, erakusketa, proiekzioak, eta oroigarri denda.
0 comentarios:
Publicar un comentario